XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

112 lagunetik 30ek galdu zuten bizia.

1890etik aurreragoko datu fidagarririk ez dago, baina jakina da tuberkulosiak eta beste zenbait gaitzek gorriak pasarazi zizkietela.

Estatubatuarrek, azkenean, apatxe presoak Mount Vernon-etik ateratzeko asmoa zutela-eta buruzagi apatxeekin egin zuten batzarrean, ezagun zuen kokaleku hartako arazo nagusia gaixotasunak zirela.

Apatxeak Oklahomako Fort Sill-era eramatea zen agintarien nahia.

Geronimok erantzun zien aurrena: Asko poztu nau zuri entzuteak; luzaroan egon naiz horrelako zerbait entzun zain.

Etxalde bat, ganadua eta ur freskoa eduki ditzakedan leku batera joan nahi dut.

(...) Gazteak, zaharrak, emakumeak eta haurrak, denek hemendik alde egin nahi dute; hau beroegia eta hezeegia da, jende gehiegi ari zaigu hiltzen.

Zurien aurrean erabat amore emanda zegoela adierazten zuten hitzak ere esan zituen Geronimok: Dagoeneko neure burua ez daukat indiotzat; zuria naiz (...).

Orain uste dut zuri guztiak nire anai-arrebak direla.

Hau da esan nahi dudana.

Osasun arazoari buruz aritu ziren Chatto, Kaahteney eta Loco ere.